free bootstrap templates

ZALDUONDOKO 

HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA

Zalduondo udalerriak bere etorkizunean ingurunearekin nola jokatu, zein antolamendu izan, nolako etxebizitzak eraiki, zein ekipamendu behar dituen eta abar luze bat erabakitzeko aukera berri bat du esku artean. Orrialde honetan guztion ulermenerako beharrezko informazioa aurkituko duzu. 

Mobirise

Zer da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra?

Udalerriko ingurune fisikoaren eta  hiri ingurunearen erabilera arautzen dituen dokumentua da.  

Mobirise

Ingurune fisikoa Plan Orokorrak udalerriko mugen barruan aurkitzen diren lurzoru guztiak sailkatu eta izan ditzaketen erabilerak mugatzen ditu, beti ere, gainetik dituen lurralde antolaketako planek eta legeek arautzen dutenearen barruan.  

Hiri ingurunea Hiri barruko eremuen eta  bertako lurzoruaren erabilera,  bere eraldaketa, eraikuntza, kontserbazioa, birgaitzeak, ekipamenduak, espazio libreak eta zerbitzuetako azpiegitura sareak zehaztuko ditu. 

Mobirise

Zein fasetan aurkitzen gara?

Plan orokorraren idazketak  hainbat fase ditu.


DOKUMENTUAK

  1. DIAGNOSTIKO PARTEKATUA. Diagnostiko partekatua parte-hartze memoriarekin batera aurkezten da, bertan, prozesuaren elementu adierazgarrienak biltzen dira. MEMORIA + PLANOAK
  2. AURRERAPENA Plan orokorraren idazketa prozesuan, aurrerapenak antolamendu alternatiba desberdinak aztertzen ditu. AURRERAPENA + PLANOAK
  3. INGURUMEN EBALUAZIOA   Plana arlo askotatik ebaluatuko den arren, ingurumen ebaluzioak izapidetze osoa garatua du. Une honetan, lehen fasea burutu da eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa aukeztu da udalean ingurumen organoak balioetsi dezan. DOKUMENTUA + PLANOAK
  4. HASIERAKO ONARPENA Onarturiko helburu eta irizpideetatik abiatuta, dokumentu normatiboa idatzi da behar bezain beste zehaztuaz. IKUSI DOKUMENTUAK
  5. BEHIN BEHINEKO DOKUMENTUA Jendaurreko epea gaindituta, bildutako alegazio eta txosten sektorialei egokitu zaie dokumentua. IKUSI DOKUMENTUAK
Zalduondoko udala

Arbin auzoa 37
01208 Zalduondo
Tel: 945 314 534
azalduondo@ayto.araba.eus

RM arkitektura

Intxaurrondo kalea 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ambientalia 21

ambientalia21@gmail.com