css templates

Herritarren parte-hartzea

Zalduondoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketan herritarrek parte hartzeko abaguneak bilatu dira. Prozesuaren aurkezpenetik hasi eta planaren izapidetzearen hainbat faseetan bileretan parte hartu, iradokizunak egin ala alegazioak egiteko prozedura diseinatu da.

PLANAREN PARTE-HARTZE PROZESUA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2017ko abenduaren 15ean

Udal ordezkariekin bilera

Udalerriko lehen iritziak jaso ziren udal arduradunen ahotik eta hainbat gaien inguruan: parte-hartzea, sozioekonomia, hirigunea, ingurune fisikoa...


2018ko maiatzaren 19an

Aurkezpena

Hiri Antolamendurako Plana Orokorra zer den eta nola garatuko den azaldu zen. Lehen erronkak eta helburu orokorrak eztabaidatu egin ziren.

2018ko ekainaren 30ean

DIAGNOSTIKORAKO PARTE HARTZE saioa

Plan Orokorraren idazketa prozesuaren diagnosiari ekin zitzaion, lehenik herrian zehar eginiko ibilbide batekin, - uraren bidea - eta ondoren mahai eta planoen inguruan eginiko lan saioekin.

2018ko uztailaren 19an

Diagnosiaren ONDORIOEN
lehen aurkezpena

Diagnotiko fasearen ondorio nagusiak herrian jarritako kartel handi batez eta herritarrei banatutako esku orri batez zabaldu egin ziren.

2018ko irailaren 21ean

GENERO IKUSPEGIRAKO tailerra

tailer honetan 5 emakume elkartzen dira, herriaren iraganaz eta etorkizunaz aritzeko, saio hau diagnosiaren ardatz nagusietako bat bihurtzen da.

2018ko azaroaren 30ean

Diagnostiko BATERATUA

tailer honetan etxebizitza, iharduera ekonomikoak, ingurumena eta azpiegiturak bezalako gaien helburu orokorrak zehazten dira.

2019ko otsailaren 2an

ALTERNATIBEN TAILERRA

Azken tailer honetan Zalduondo herrirako prestatutako eta eztabaidatu beharreko alternatibak jorratu egin dira.

2019ko azaroaren 30ean

AURRERAPENAREN AURKEZPENA



Aurrerakina eta iradokizunen epea.
hauen erantzuna eta irizpide eta helburen dokumentua

Aurrerakin dokumentua argitaratu eta bi hilabeteko epea egongo da edonork iradokizunak aurkezteko udalean.
Plan orokorraren talde idazleak iradokizunak erantzun eta "Helburu eta Irizpideak" jasoko dituen dokumentua onartuko da Udal batzarrean.

2021eko ekainean zehar bilera irekia deituko da.

Hasierako onarpena eta hirigintzako aholku batzordea

Dokumentuaren hasierako idazketa egin eta udal batzarrean onartuko da. Ondoren, hirigintzako aholku kontseilua deituko da, eta bertan parte hartzeko aukera egongo da.

Etorkizuneko izapidetzea

Alegazio epea

Haserako dokumentua ALHAOn argitaratu eta 45 eguneko epea egongo da nahi duenak alegazioak egiteko.

Etorkizuneko izapidetzea

Alegazioen erantzuna eta behin  behineko dokumentuaren onarpena

Alegazio guztiak jaso ondoren, udalak erantzun  eta dokumentuan egin beharreko aldaketak egingo ditu. Horrela, behin behineko onarpena emango zaioa.

Aldundiaren esku

Behin betiko onarpena

Behin behineko onarpena eman ondoren, lurralde antolaketako organo ezberdinek txostenak egingo dituzte eta aldaketak ezarri ditzakete. Udalak zuzenketak egin eta Aldundiak izango du plana onartzeko eskumena. 

Parte Hartu

Errigoitiko Plan Orokorraren idazketa prozesuan ekarpenak egin nahi badituzu, hemen duzu aukera. 

Zalduondoko Udala

Arbin auzoa 37
01208 Zalduondo
Tel: 945 314 534
azalduondo@ayto.araba.eus

RM arkitektura

Intxaurrondo kalea 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ambientalia 21

ambientalia21@gmail.com