develop free website

Hiri antolamenduaren plan orokorraren egoera

Zalduondoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketak hainbat fase igaroko ditu, orokortasunetatik abiatuta xehetasun txikiena definitu arte. Artean, ingurumen hizkuntza eta genero ikuspegiaren ebaluazioak pasa beharko ditu. 

PLANAREN IZAPIDETZE PROZESUA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2018ko MAIATZA

Planaren zirriborroa 

Etorkizuneko planaren lehenengo aukerak jasotzen dituen dokumentua da, zenbait administrazio-organoren balorazioa egiteko.
Dokumentuak ikusi

2018ko URRIA

Informazio urbanistikoa

Ingurune fisikoaren, hiri eremuaren, ekipamendu, mugikortasun, soziologiaren eta abar luze baten inguruko informazio bilketa jasotzen duen dokumentua. Dokumentua ikusi

2019ko APIRILA

Diagnostiko bateratua

Udalerriko informazio orokorra eta urbanistikoa bildu ondoren, herritarrekin parte-hartze bilera bidez informazio subjetiboa txertatu eta, era horretan, elkarrekin osatutako diagnostiko bateratu bat lortzen da. Dokumentua ikusi

2019ko IRAILA

Aurrerakina 

Plan orokorra osatzeko prozesuan, hainbat alternatiba aztertuko ditu dokumentu honek egokiena aukeratzeko.
Dokumentua ikusi.

Izapidetuta

Helburu eta irizpideak

Behin alternatibak aztertu eta herritarren iradokizunak jaso ondoren, Udalak Plan orokorreko helburu eta irizpideak zein izango diren finkatu eta onartuko ditu.

2021eko maiatzaren 24an

2022ko urriaren 18an

Behin behineko onarpena

Jendaurreko epea gaindituta, bildutako alegazio eta txosten sektorialei egokitu zaie dokumentua.

A1.1  Memoria
A1.2 Eranskinak
A2 Genero eragina
A3 Hizkuntza eraginaren azterketa 
B1 Araudi Orokorra
B2 Araudi partikularra
B3 Katalogoa
B4 Ordenantza osagarriak
C Planoak
D- Azterketa ekonomikoa

Oraingoz gaztelerazko dokumentuak soilik daude ikusgai. Ikusi

Etorkizuneko izapidetzea

Behin betiko onarpena

Azken moldaketak egin eta Bizkaiako Foru Aldundiak behin betiko onarpena eman beharko dio indarrean sartu aurretik. 

Planak gainditu beharreko ebaluazioak

HAPOak bere ibilbidean zehar hainbat ebaluazio gainditu beharko ditu.

1

Ingurumen ebaluazioa

21/2013 Ingurumen ebaluazioaren legeak ezartzen duen izapidetzea gainditu beharko du planak. 

ikusi dokumentua

2

Genero eragina

4/2005 Berdintasun legeak ezarritako genero eraginaren ebaluazioa gainditu beharko du planak.

ikusi dokumentua

3

Hizkuntzan eragina

2/2016 Tokiko erakundeen Euskadiko legeko 7. artikuluak ezarritako moduan, eragin linguistikoaren ebaluazioa gainditu beharko du planak. 
ikusi dokumentua

Dokumentuak

Planaren zirriborroa

Ikusi

Etorkizuneko planaren lehenengo aukerak jasotzen dituen dokumentua da, zenbait administrazio-organoren balorazioa egiteko.

Haserako dokumentu estrategikoa

Ikusi

Hasierako dokumentu estrategikoak Lurralde antolamenduko eta admnistrazioko hainbat sektoreko txostenak jasotzen ditu.

Informazio urbanistikoa

Ikusi

Ingurune fisikoaren, hiri eremuaren, ekipamendu, mugikortasun, soziologiaren eta abar luze baten inguruko informazio bilketa jasotzen duen dokumentua.

Aurrerakina

Ikusi

Plan orokorra osatzeko prozesuan, hainbat alternatiba aztertuko ditu dokumentu honek egokiena aukeratzeko.

Hasierako Onarpena -planoak - 

-ingurumen ebaluazioa -

Hasierako onarpenari erantsiriko dokumento osagarria

Behin behineko dokumentua

$700

Oraingos soilik gazteleraz daude ikusgai dokumentuak Ikusi hemen

Zalduondoko udala

Arbin auzoa 37
01208 Zalduondo
Tel: 945 314 534
azalduondo@ayto.araba.eus

RM arkitektura

Intxaurrondo kalea 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ambientalia 21

ambientalia@gmail.com