site builder

Ingurumen ebaluazioa

Zalduondoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) idazketak ingurumen legeak ezartzen duen ebaluzio zorrotza gainditu behar du. Ebaluazio hau hainbat fasetan zatitzen da.

PLANAREN INGURUMEN EBALUAZIOA

Prozesu guztiaren ezagutza izateak fase bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen jakitun egiten gaitu. 

2018ko uztaila

Ingurumen ebaluzioren hasiera

HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA

2018ko urriaren 26an

Planaren baldintza gainjarriak

Hasierako dokumentu estrategikoak Lurralde antolamenduko eta admnistrazioko hainbat sektoreko txostenak jasotzen ditu:
Ingurumen-azterketa estrategikoaren
IRISMEN DOKUMENTUA

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOA

-Aurrerapen fasea-

Udalak Ingurumen Azterketa estrategikoa idatziko du irismen dokumentua kontuan hartuta, eta Aurrerapen dokumentuan txertatuko du bi hilabeteko jendaurreko epea utziz.
INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOA

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Hasierako onarpen fasea-

Udalak hasiera batean HAPO onesten du eta jendaurrera azaltzen du gutxienez 45 egun balioduneko epean eta hasiera batean onetsi duela jakinarazten die sektore eskumenak dituzten administrazio publikoei,
horren berri izan dezaten eta txostenerako.
DOKUMENTUA

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Behin behineko onarpen fasea-

Udalak behin-behinean onesteko  dokumentua sortzen du informazio publikoa kontuan hartuz, eta lngurumen Adierazpen Estrategikoa bidaltzeko eskatuko du.

Etorkizuneko izapidetzea

INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKOA
-Behin betiko onarpen fasea-

Hala bada, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduko Batzordearen eta Lurralde Batasuneko Zuzendaritza Orokorraren eskaeretara moldatu, eta onartuko da Arabako Aldizkaria Ofizialean argitaratuz.

Zalduondoko Udala

Arbin auzoa 37
01208 Zalduondo
Tel: 945 314 534
azalduondo@ayto.araba.eus

RM arkitektura

Intxaurrondo kalea 60
20015 Donostia
Tel: 943 297037

Ambientalia 21

ambientalia21@gmail.com